Gorgomendi

GARAIERA: 1.244m

PROMINENTZIA: 874m

ABIAPUNTUA: Ibilbide hau Arantzazutik abiatzen da, igoera ordu eta erdikoa izango da.

Categorías: , Etiqueta:

Descripción

IBILBIDEA:

Arantzazuko oroigarrien denda alboan dauden eskailerak igota hasi dugu ibilbidea, aterpetxearen ondotik pasatu eta gorago mugikortasun arazoak dituztenentzako prestatutako bidea hartu dugu ezkerrera, ehun bat metro. Laister bide hau utzi eta eskubira maldan gora hartu dugu, ondo markatutako bidea jarraituz. Markek Duru ingurura garamatzate, baina guk ezkerrera hartu dugu bidexka bat eta gora eginaz Gorgomendi edo Aloñamendi tontorreraino doan pista jarraitu dugu. Tontor honetatik beste kordal osoa egin daiteke; hurrengo tontorra Kurtzezar izango da. Kurtzezar jaitsi ondoren gaurko tontorrik garaiena igo dugu, Botreaitz edo Butreaitz. Haitz artean eta denbora osoan amildegi ondotik ibili behar izan dugu. Behin lepora helduta hurrengo mendia Arkaitz da, baina lepotik jaitsi eta beheragotik doan pista hartu dugu. Ostean, Urbiara doan bidea hartu dugu, Eskista inguruan ezkerretara maldan gora hartuz eta Arantzazura bueltatuko gintuen bidea eskubitara utziz eta marka txuri-horiak jarraituz, beste mendi bide bat hartu dugu, Antzanburu mendiaren tontorra inguratuz gure ezkerrean utzita. Azken mendi hau eta Enaitz mendiaren artean dagoen Iferrutz mendilepora heldu eta bertatik aldapan behera, Enaitz gure eskubitara utziz, Urbiako Fondara heldu gara. Urbiatik oso ezaguna eta erabilia den mendi bidea jarraituz. Arantzazurantz jaitsi gara eta ordu eta erdi inguruan bertara heldu gara.

http://

Powered by Wikiloc

 

Valoraciones

No hay valoraciones aún.

Sé el primero en valorar “Gorgomendi”

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *